XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Berehala menderatu zituzten.

Gero, han bertan lotu eta ahoa estali zieten.

Ezer esan gabe, harresiko dorrean sartu zituzten.

Orduan konturatu ziren soldaduak, haiek ez zirela beren lagunak. Beranduegi ordea.

Etorri berriak irten eta atea gordetzen geratu ziren.

Handik minutu batzutara, kontrapisuak mugitu ziren eta zubia jaitsi egin zen.

Orduan, zaldizko pila bat sartu zen.

Gaztelu ondora joan ziren.

Zubia altxatzen hasteko zirenean, pertsonaia berri bat sartu zen: zaldun beltza.

Inor ez zen konturatu maniobra haiez.

Normaltasun osoz egin zen dena.

Gainera, zerbait ikus zezaketen guztiak ziegetan preso zeuden.

Zer gertatu zen? Hori jakiteko, Robin eta besteak utzi genituen tokira itzuli behar dugu.

Sheriffari eta soldaduei erropak kendu eta loturik utzi zituzten.

Hiru iheslari goardia egiten geratu ziren eta izugarrizko beldurra pasarazi zieten.

Jolastuz, geziak botatzen zizkieten eta soldaduek haien ziztua hain gertu sentitzean, dardara bizian jartzen ziren.